- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Urkiolako maldan;
bekoki ameslariak
dizdiz eguzki galdan.
Bizkai guda izan zanetik
nolaz gorputz au eze?
Esaidazu artzai orrek
ikusi dezun eze.
-Bart arrastiriz lau lamin
ega ziran onaño;
gudaria ortxe zegon
aldegin zuteneko...
Gorputz dago gudaria
Urkiolako maldan;
Maitagarriak agurtzen
dabilzkio egaldan.
-Ta gaur goi andere batek
-ederra bai ta argia!-
burestuna jarri dio
urrebitxiz josia.
«Olerkari ta abertzale,
-ziotsan Andereak-
seme zaitu Olermenak,
ziñopa Euskereak!»
Gorputz dago gudaria
Urkiolako maldan.
Esaidazu artzai orrek
Lauaxeta ez al dan.
-Ara an berriz lau lamiñak
dizdiz eguzkitara;
gorputza eramatera
bide datoz maldara.
Gipuzko, Napar, Bizkaian
barna an badaramate;
ta giputz, napar, bizkaitar
danak agurtzen dute!
Gorputz dago gudaria
Gazteiztik lapurtua
ta euskotarrak agurtu
ondoren biurtua!
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario