- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Arin ezkutatzen haiz parte gaiztokoa
Somatzen baldin baduk inoren pausoa
Gorrotagarria zaik ilargi betea
Beldurtu egin nauzu aitorten dut zinez
Harri baten azpian gorderik ardura
Edo baldarki jausiz edozein putzura
Hanka egin behar dut zu maita ezinez
Apo, apo, Isilik hago!
Kondearen alaba Lotan baitago.
Inoren begirako egina ez hago
Bizkarra likin eta eztarria lakar
Ez duk harritzekoa bizitzea bakar
Zein erruren ordainez sortu hintzen apo?
Nire itxura ez da ezeren zigorra
Nazka eman badizu nik daukadan antzak
Liluratuko zaitu ene kantu latzak
Ni naiz basatzetako ai urretxindorra
Apo, apo, Isilik hago!
Kantari ematen duk Itsusiago.
Hire kli-klu harroak ez zirudik hitza
Baizik deabruaren herrenaren hotsa
Hartzen baldin badiat eskuan bostortza
Bertan isilduko haut bufo vulgarisa
Nik daukadan malura nork dezake osa?
Bide bazter batean nindutela jaurti
Taupaka hasi nintzen gauaren beldurti:
Ni ez nauzu apoa ni nauzu bihotza
Apo, apo Isilik hago!
Ene zapatapean... Isilik hago!
Apo, apo Isilik hago!
Ene zapatapean... Hi hilik hago!
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario