- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Hildakoei, jendeak emandako garrantzia besteri,
ez badiet ematen;
Ingurukoak nere intereserako erabiltzen baditut;
kaioletako txoriek nere etxea apaintzen badute.
Zeri eutsi behar diot?
Burdinezko hatzaparrek egun argitan
mendia bortxatzen dutenean
tonto aurpegia jartzen bazait,
kalean amak umea kolpatu eta iraintzen duela
ikusten dudanean bezalako tonto aurpegia.
Zeri eutsi behar diot?
Sorginak aspaldi erre bazituzten eta zientzia
izotzezko pista batetan badabil
progresoaren bide usteletik atzera bueltarik gabe,
frenorik gabe,
asteburuan auto-istripuz joandakoen antzera...
Zeri eutsi behar diot?
Erabakiak nere izenean hartzen badira
eta baloreak kolokan badaude
edo ez badute balio...
Zeri eutsi behar diot?
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario