- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
mahai handi batetaraino.
Jende artean nahastu nintzen eta
topatu nituen maite nituenak.
Ospakizunerako ipinita zeuden zenbait plater eder
mahaiaren gainean.
Menua geuk erabakia zen
denok geunden ados mahaibururik gabeko mahaiean.
Bertan dastatu genituen zapore gozoenak.
Bertan edan genituen sentsazio freskoenak.
Atzean geratzen ziren iparrik gabeko nortasun antzuak.
Betirako ahaztuak ziren azken afariak eta elkar saltzeak.
Gure artean nahasten ziren
ziegetatik ateratako anai-arreba maiteak.
Gure mahaia argitzen zuen bidean
borrokan hildakoen presentziak.
Eta gero hiltzen ginen
lasai,hiltzerik gabe,
zentzuz betetako bizitza atzean utzita eta nahasten ginen
lurrarekin,
ASKE!!
Aske esnatu bitarte.
Musikazblai Euskera
juantxomdq87 








Trabajando...
Escribe tu comentario