- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
banoa kalera
lana gutxi eginda
ondo bizitzera. (bis)
kalean omen dago
danetik aukera,
nik hala bizi nahi det
hor gelditzen zera. (bis)
Burniola batean
lanean naiz hasi
behin ere ez det hanbat
ditu irabazi. (bis)
orain paseatzen det
neskatxa ta guzi
laztan goxo artean
hau bai dela bizi. (bis)
Konturatzen ari naiz
kaleko bizian
ez litekela izan
denbora luzian, (bis)
egunez lana eta
lorik ez arratsian,
pezeta bat ez daukat
hurrengo goizian. (bis)
Hamar-hamabi ordu
eguneko lana,
ez da ezertarako
irabazten dana, (bis)
berriro ez dator lehen
probatu duana
baldin bada burutik
sano daguana. (bis)
Mendi lagunai diet
kontu izateko
kalera ez jeisteko
ondo bizitzeko, (bis)
arrisku txarra dago
gaztiarentzako
gorputza gaixotuta
anima galtzeko. (bis)
Damutua zait ongi
egindako jira,
usteldu baino leno
banoa mendira, (bis)
lehen baztertuta utzi
nuan baserrira
han bizi nahiago det
izarrai begira. (bis)
Musikazblai Euskera
tonikasueps
kobaiashi 








Trabajando...
Escribe tu comentario