- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
eta orain gure egin dugu.
Ez gara arrotzak, baina atzerrian darraigu.
Han edo hemen, baina beti beste nonbait.
Hendu dizkigute gure tabernak, karrikak eta
igandeetako partidak,
zulo gabeko maindireetan idatzitako manifestuak,
eta kobazuloetako apologiak, haizeak irekitako
leihoak eta isilpeko maitasunak, ke arteko egunak
eta teilatuan lokartutako gauak.
Gure lurra, gure anai-arrebak, gure ametsak,
orain ez dira gureak,
orain lurra erosleena da, anai-arrebek erosi egin
nahi gaituzte eta ametsak garestiegiak dira
azoka klandestinoetan erosteko.
Baina badugu egurra neguan sutondorako.
Lasai!
Pipa honi kea dario oraindik!
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario