- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Ohituretan oinarrituta dagoen odola
Kolektibitatea gorpuzteko oinarria izan dena
Bizi moduak marraztu dituen arkatz kolektiboa
Jendartearen ispilua, harreman moldeen moldeak
Komunikatzeko tresna, komunikazio bidea
Nazioarteko hizkuntza, herrien aberastasuna
Herriaren gorputza, herriaren odola
KULTURA ASKEA
KOLEKTIBO ETA HERRIKOIA
MUSIKA LIBREA
HERRITIK ETA HERRIARENTZAT
LIBRE TA ASKATZAILEA!
Dirua eta boterea lehentasunak direnean,
Dena merkatzia bezala ikusten da, neurtzen da,
Herria kontrolpean izatea helburua denean
Informazio eta pentsatzeko aukerak murrizten dira
Kultura bizia bahitzen, bizi moduak inposatzen
Hizkuntzak arriskuan jartzen, milaka izaera zapuzten
Kolektibitateak ukatzen, aberastasuna hiltzen
Herriak asimilatzen, inperialismo kulturala
Pentsatzea debekatzen, liburuak erretzen
Identitatea ukatzen, izaera uniformatzen
Pentsamendu bakarra, pentsakera bakarra
Adierazpen askatasunaren eskubidea ukatzen
KULTURA ASKEA
KOLEKTIBO ETA HERRIKOIA
MUSIKA LIBREA
HERRITIK ETA HERRIARENTZAT
LIBRE TA ASKATZAILEA!
Pertsonaren autosufizientzia helburua denean,
Bakoitzak esperimentatzea eta ezagutzea,
Barruan dugun hoberena ateratzea helburua,
Kultura herramienta askatzaile bezala erabiltzea
kulturaren sorkuntza,
sorkuntzaren kultura.
kulturaren askatasuna,
askatasunaren kultura.
kulturaren elkartasuna,
elkartasunaren kultura.
kulturaren justizia,
justiziaren kultura.
kulturaren banaketa,
banaketaren kultura.
kulturaren gerrilla,
gerrillaren kultura.
kulturaren autogestioa,
autogestioaren kultura.
kulturaren defentsa,
autodefentsaren kultura.
kulturaren bizitza,
bizitzaren kultura.
kulturaren kolektibitatea,
kolektiboaren kultura.
kulturaren antolakuntza,
autoautolakuntzaren kultura.
kulturaren salmenta,
merkantziaren kultura.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario