- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
horrek ipintzen nau ni urduri.
Gau honek zer dakarren?
Ea topo egiten dugun zuk ta nik!
Zure aurpegia ikustean,
izkutatzen naiz ni ke artean.
Ezintasunak ditu
hitz bahituak nire barruan.
Bakardadearen mamuak, nirekin gustora daude ala?
Ta begirada galduak, trago baten eta beste baten itota.
Gaueko orduak doaz aurrera,
heldu da jada zorabioa,
hasi naiz ausartzen…
zatoz nirekin paradisura!
Bere ezpainek duten distira,
bihurguneek sortzen duten desira,
eta bere begiek…
naukate erdi erotzen hasita!
Bakardadearen mamuak...
Baina beti bezala berandu,
edandakoak egin du efektu,
bakarrik eta etxerantz,
ezin naiz ia zutik mantendu.
Gaurkoan ere ez naiz ausartu,
izango dut zergaitik damutu.
Biharko buruko minak,
mesedez ez eiztak gogoratu!
Bakardadearen mamuak...
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario