- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
galduta nabil.
Denbora daramat
aurkitu nahirik.
Inguruari,
jakintsuei...
galdetzean
erantzunak ugari.
Ez dakit
nor naizen.
Norbaiten asmakizun bat?
Ispilu aurrean
ikusi al da
bakoitzaren funtsa
mundu puta honetan?
Pentsamenduak,
eginbeharrak...
bizi gara
ezezagunean.
Ez dakit
nor naizen.
Arima reenkarnatu bat?
Adimena instintutan
bilakatzen denean,
izatea izango da
soilik halabeharra.
Aurkituko al da noizbait
izatearen giltza?
Galdetzen jarraituz
misterio bila...
sinplifikazio
merkeak nonahi:
zeru goikoak,
infernukoak...
ase dute batzuen jakinmina.
Ez dakit
nor naizen.
Ororen protagonista?
Adimena instintutan
bilakatzen denean,
izatea izango da
soilik halabeharra.
Eta nik jakin nahi dut
aurkituko al den noizbait.
Biziki nahi dut
izatearen giltza.
Nor naiz ni eta
nondik nator?
Nora noa eta
nork erantzun?
(Eta nik ez dut nahi instintutan
bizitzerik nire izatearen zergatia
jakin gabe.)
Aurkituko al da noizbait
(eta jakin nahi dut nire aurrekoen eta
ondorengoen bizitzek zergati bat duten)
izatearen giltza?
Musikazblai Euskera
nikita 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario