- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Amodioa ogia da, ura da... elikagaia da.
Amodioa desirak zapalduz ibiltzea da,
eta horregatik amodioa mina da ere.
Eta zapalduriko desirak ziztatuz kexu
direnean arintzen duen droga da.
Eta amodio hori, azukrea bezain gozo den droga,
atzerabiderik gabe katigatzen gaituen pozoia da.
Amodioa babesten gaituen azala da,
janzten gaituen ehun ikusezina.
Baina amodioaren larrutik desira,
zeina gabe amodioa irrikatzen
duguna izateari uzten dion,
akabatzen duen ohikeria iragazten da.
Amodio batzuk hil egiten dute;
amodioa ez da maitatzen denean izateari
uzten dioten desiren heriotza baizik.
Amodio batzuk hil egiten dute,
nirea horietako bat da,
baina inoiz ez nizun zurekin bizitza bat
eta sarerik gabeko ez zen ezertxo ere promestu.
Zure isiltasunak bizi ez den desiraren
aurpegia erakutsi zidan. Nire isiltasuna,
bizitza oparitzen duten kantutan bihurtu
ezin izan ziren itotako hitzez bete zen.
Eta horrela gure isiltasunak bakanak
bihurtu gintuen amodioa eraman zuen,
itzuliko ez diren uneak, haragituriko desira,
gure azalen azpian maitale... orain kantu apurtua.
Desira badoan hodei bat da eta ni osorik
erori arte geratzen den euria,
desira eta amodioa elkarrekin egon
ezin duten maitaleak direla
irakatsi zidan bizitzarentzako zerbait izatekotan.
Zu eta ni bezala. Zure oroimenak nire gorputzak,
zu maitatzeari ez uzteko,
ezkutatzen dituen droga arrastoak dira,
ezin izan duten amodio guztien egi mingotsa
gozatzen duen azukrea,
osatu gabeko zauri guztiak lotuz,
jada inoiz kantu maitemindua izango
ez diren doinuei sordina jarriz.
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario