- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
lehertu zizkidaten azken jai hartan eta desagertu
zinen nire bistatik betirako, zenbait ametsek
ez dute atzerako bueltarik, antza gero hirian
galdu nintzen, basamortua den hirigunean,
konorterik gabe elurretan zubipe batean babesa
eman zidaten arte, dardarka etxerik gabeko hiru
agureen artean, batek kontatu zidan nola gaztetxoa
izanik ama ta anaia txikia galdu zituen ta zigarro
paketea -gehitu zuen- bere jaioterrian, Polonia
maitatuan, etxeko atarian gereziondo baten ondoan.
Ahopeka honela zuzendu zitzaidan: "Desioa galtzean
azal ta hezur baino ez gara, kale gaineko zakur
deusak, besterik ez. Gudu har ezkero, zaunka egitea
edota hitz egitea isiltasuna bera da niretzako."
Ardoa eta odola ontzi berean berotzen;
hori da irudia ta usaina, hori sekulan ahaztu
nahi ez dudan desioaren aztarna...
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario