- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Harrizkoak ez diren mendiak.
Begietatik jausten diren zapiak.
Amodioa bizitza bera bezalakoa da
beti ezinezkoak ehuntzen,
harrapatzen gaituzten sareak ehuntzen beti.
Hemen horma hauei hitz egiten ez egotea nahiko nuke,
zure musuak nire erraietako azaletik
joan ez izana nahiko nuke,
baina gauza guztien gainetik kantu
hau idatzi ez izana nahiko nuke,
alde egindako desirez beterik,
gelditu ziren adioez beterik.
Desioa ez dela inoiz haragia diote,
lurraz ez duela deus, beti airea dela,
aldakorra, ura bezain presakoa,
gelditzen ez den su bidaiaria.
Hots egiten didazu eta ez noa.
Hots egiten dizut eta ez zatoz.
Adioaren soinua da, isiltasunez
betetzen den oihartzun hutsa.
Hitzak ez dira esaten. Azalak ez dira ukitzen.
Hitz hauek idatzi ez izana nahiko nuke,
baina egiteak gelditu nintzela eta egun
batez desiratu genuen guztia bilakatu nahi
izana jakitearen alaitasuna oparitzen dit...
desira purua, gelditu ezin den su bidaiaria.
Orain badakit maite zaitudana, nahastu
nazaketen premiazko desiren arrastorik gabe.
Baina berandu da... berriz ere...
Gutariko inork esan gabeko adioaren oihartzunaren
soinu hutsa sentitzen dut. Nire baitan bizi
den su bidaiarekin nahasten den hotza eta jada...
ezin dena geratu...
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario