- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
amets egin dut gauean;
sasi zikinak kixkalduz
bide on bat aukeratzean,
lagunaren oihartzuna
entzuten dut hurbilean.
Izarapean galdurik
amets egin dut gauean;
herri zanpatua aske
seme gaztea etxean,
amaren negar zotinkak
bihurtu zorionean.
Izarapean galdurik
amets egin dut gauean;
etxe aurreko intxaurrak
bere frutua ematean,
gure euskararen bihotza
sendatu dela azkenean.
Izarapean galdurik
amets egin dut gauean;
amets hontatik esnatu
ta izarak baztertzean,
"Hei ! hori nahi det aurkitu"
nere lurralde maitean.
Musikazblai Euskera
juantxomdq87 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario