- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
ezin gara kexa izaten dugun bizitzaz,
hainbesteko miseria azaltzen da gure mugetatik at
eta konpontzeko ez dira ikusten beharko ziren laguntzak.
Teleberriko irudiak beltzez tindatu izan ziren
Indonesian itsasoak mila gorpu irentsi baitzuen,
gaurko teknologiekin ezin izan zuten jakin
suntsipena zekarkiola herriari.
Amerikako kostaldeak urez bete egin dira
eta orain bizirik ateratzeko daude larrialdian,
mendera ezinezko egoerak hauek izango ote ziren
baina zergatik, zergatik inbaditu zuten Irak.
Zenbat misil, zenbat bonbak isildu zuten herria,
zenbat gorpu, zenbat heriotza Irakeko lurraldean,
zenbat oihu, zenbat negar entzun behar izan genituenak
asmatu izan zuten gerra zikinean.
Gizartearen indarrak argitzen digu ikusmena
odol tanta bat isurtzen den bakoitzean,
hurbiletik zaila ikustea, urrunetik berriz kontrakoa
gora egiten duen merezigabeko zigorrean.
Naturak askaturiko hitzak ez dira beti ederrak,
honekin jakitun argiak izan behar gara.
azken erokeria izan dezala desiran
Washington haztatu itzazu isuritako malkoak.
Zenbat misil, zenbat bonba isildu zuten herria,
zenbat gorpu, zenbat heriotza Irakeko lurraldean,
zenbat oihu, zenbat negar entzun behar izan genituenak
asmatu izan zuten gerra zikinean.
Musikazblai Euskera
julengalda 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario