- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
zure hitz galduak
oroitzera eman naute
aurreko egunetan.
Nahastuta zaudela
ematen dit antza
eta ezin jakinik nago
zenbait hitzen esanahiak.
Ez dakit zer izan zen
izar gazte bat gatibu baininduen,
etorkizunerako bidea
orduan ahaztu egin nuen.
Esaidazu nire iparra,
hobetu beharreko akatsak,
eta nola aurre egin behar dudan
nire beldurretara.
Denborak hitz egingo al du?
Noizbait izango zaitut besarkatu?
Zalantza guzti hauek
nahi nituzke argitu.
Sentimenduei jarraituz
errazagoa izaten da
bihotzeko korapiloak
desagertzen baitira.
Ideiak urrundik datozkit,
adi egotean dago gakoa,
baina maitasuna ez bada heltzen
galduko ote dut burua?
Bakoitzak aurkitu behar ditu
bere ilusioak, ez ezazu denbora galdu,
zoriontsuz biziz gero
zer gehiago beharko dugu?
Esaidazu...
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario