- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
zuk berpiztu duzu nere bihotza,
iluntasunean emandako ibilaldiak
ekarri bainaute bueltan mundura.
Gauean esnatu eta ezin lorik hartu
norbait beharra nuela pentsatzen,
orain egun osoa lo egin dezaket
zukin bainago egunero amesten.
Betirako maiteko zaitudala esango nizuke,
azkarregi banoa, mesedez esaidazu,
hasieran izan ziren lotsakeriak
hemen izango baitira amaitu.
Sarriako putzuetan elkar begira
zubi estu eta mugikor horren erdian,
besarkadetan urperatu izan ginen
ur izoztua zegoelarik gure azpian.
Orain triste bukaturiko kanta zaharrak
zurekin maitasunaz beteko dira
eta beldurrez itotako kexka guztiak
haize hotzarekin aldenduko dira.
Betirako maiteko zaitudala esango nizuke,
azkarregi banoa, mesedez esaidazu,
hasieran izan ziren lotsakeriak
hemen izango baitira amaitu.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario