- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
urtez urte zabaldurikoak
oroitzen ditut goxotasunez
hainbeste denbora igaro arren.
Zuen sentimen kutunak jasotzea
erantzutera eraman nindutenak,
ilusioa eta negarra ziren barnean
bizitzak emandako istorioetan.
Ehun eta gehiago gutun
etxean ditut gordeak
haizeak gogor jo arren
nekez ahaztuko direnak.
Amets preziatuak egunero beteak
lotura sortzen zuten elkarrengan,
adiskidetasun eta maitasun hitzak
itxaropena mantentzen zigutenak.
Euskal Herrian zabaltzen ideiak,
gure babesean geratzen zirenak,
oroipen onak ditut bihotzean,
horregatik hau zuei dago eskainita.
Ehun eta gehiago gutun
etxean ditut gordeak
haizeak gogor jo arren
nekez ahaztuko direnak.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario