- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
leku berriak agertzen dira euren batera
baina zaila da gurea ahaztea,
aintzitik izan diren altxorrak.
Gaztelugatxeko Doniene Bizkaiako kostaldean,
ehundaka ikusmira gora ailegatzean,
Sarako barneturiko leize hotz eta epelak,
Barandiaranek Lapurdin izan zituenak.
Gure Donostiko kontxa maitea
euskal estropada guztien jabea,
Behe-Nafarroako gaztelu hilak,
atzean geraturiko gudu ahaztuak.
Entzun adi, egin irri, oihu larriz,
lau haizeetara Euskal Herri,
bihotz ixil, ikus begiz, gogoz bizi,
lau haizeetara Euskal Herri.
Gujuliko urjaizia Arabako iparraldean,
sentimen goxoa eguratsa jasotzean,
Zugarramurdiko kobazuloak,
akelarre nagusien topalekua.
Anboto, Aitzgorri eta Gorbeia mendiak,
gailurretan geratuz atzoko kondairak,
Gernikako arbola bakearen sinbolotzat
ta irudimen asko gehioz gure herrian.
Entzun adi, egin irri, oihu larriz,
lau haizeetara Euskal Herri,
bihotz ixil, ikus begiz, gogoz bizi,
lau haizeetara Euskal Herri.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario