- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
bere begietaz maitatu nintzena,
bere kolore argia
edozein gaua argituko zuena,
begi argiak ilusioaz betea,
ezagutu izan nuen neska bat.
Ezagutu izan nuen neska bat
bere ahoaz maitatu nintzena,
bere ezpain hezeak
amodio nahia eskatzen zutenak,
ezpain goxoak muxukatzeko eginak,
ezagutu izan nuen neska bat.
Ezagutu izan nuen neska bat
bere ileaz maitatu nintzena,
bere kizkurdun metxak
goxotasunez ikutuko nituenak,
ile samurra kolore su hazikoa,
ezagutu izan nuen neska bat.
Ezagutu izan nuen neska bat
bere gorputzaz maitatu nintzena,
bere ipurdi panpoxa
galtzetara bikain egokitzen zena,
bihurgunetxoak eguna alaitzekoak,
ezagutu izan nuen neska bat.
Ezagutu izan nuen neska bat
bere izaeraz maitatu nintzena,
bere alaiatasun handia
nirearekin murgildu zena,
xalotasuna bere artean egona,
ezagutu izan nuen neska bat.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario