- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
argi bete gauerdiko igarotako orduak,
gure arima berrituak elkartu zirenerako
sortu egin zen urruntze krudela.
Hitz gutxitan abesturiko olerki txuria
alboan zeuden oihu hotzak entzunez,
laztan goxoak, muxu beroak, maitasuna,
eguzkia heltzean amaitu zen jokua.
Orain esaidazu, zer demontre egon zen gure artean?
Egun bateko ametsa, inoiz ahaztuko ez duguna,
zer demontre egon zen gure artean?
Bakoitzak bere bidea hartu zuen
ahaztu ezinean gertatukoa,
bakarrik paper puxka bat
hizki zikin batzuekin betea.
Gutxi izan ziren begiradak
baina bat bakarrik nahikoa
gauaren ilargi betean
murgildu gintezen.
Orain esaidazu, zer demontre egon zen gure artean?
Egun bateko ametsa, inoiz ahaztuko ez duguna,
zer demontre egon zen gure artean?
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario