- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
zure barnean leku hartu zuena,
kolore beltzak hainbat liskarren ostean
lainotu zuten zure begirada.
Izarrei distira lapurtu zioten
eta ez zinen ohartu,
zapi gorri bat begien artean
bizitzaz urruntzen zintuena.
Hainbeste galdera, eta buruhausteak
kezka ugaritan azkendu dira,
baztertzen joan dira ilusioak,
ez utzi nekeak eraman ditzala.
Ahaztu zenuen arau nagusiena,
irriñoa geltokian galdu izatea.
Gogoz bilduriko oroimen ederrenak
kearen usainez hodeitu ziren.
Zergatien morroi bihurtu izan zinen
bihotza asetuz,
biluztu ezazu aurpegi goxo hori
izarrak bere distira berreskuratu dezaten.
Hainbeste galdera, eta buruhausteak
kezka ugaritan azkendu dira,
baztertzen joan dira ilusioak,
ez utzi nekeak eraman ditzala.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario