- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
errepidetik pasatzean
eskuinean harri landuz
egindako etxetxoa,
bere hiru lehiotxoekin
argia eskatzen,
bizitariak beraien
nekeak gauean utziz.
Gogora datorkit
etxetxoaren bizkarrean
aurkitzen zen
izerdiz egindako iturritxoa,
bere ura
bizitariei egarria kentzen,
zikindutakoa
disdiratsu bihurtuz.
Gogora datorkit bai,
eta arrazoiarekin,
orain ez baitago
ez etxe, ez iturri,
gaur egun
kontaminatzen hasia da dena
fabrika berriak
hona alilegatzean.
Orain eguzkiak
ez du argituko eguna,
ez da egongo
nor nekea kenduko duenik,
ez da egongo
nor egarria kenduko duenik,
ezta aurrean duguna
disdiratsu utziko duenik.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario