- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
usain goxoen lore maitea,
zaude gorriz argitua
kostaldeko haize artean.
Ilusiozko pozgarrien begiradaz
zaude isilik nire esperoan
sinisturik konfiantzaz
ametsak eraikitzen direla.
Non zaude nire neska euskalduna,
tristuratik aldenduko nauzun gaztea.
irriño berrien lagun mina,
nire bihotza zainduko duzun printzesa?
Sorginkeriaz jaiotako alaba
baina oraingoan sentimen onekoa,
zabiltza hegan mendi artean
argi luzeko egunetan.
Laztan ederren jakintasunaz
helduko zara nire barnera
ulerturik maitasunaz
ere bizi ahal dela.
Non zaude nire neska euskalduna,
tristuratik aldenduko nauzun gaztea
irriño berrien lagun mina,
nire bihotza zainduko duzun printzesa?
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario