- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
zarata gutxi, lasaitasuna.
Zuri itxoiten, pentsati,
animatua eta egarri.
Mahai ertzean aurkituriko olerkia
mutil bat bere maiteari idatzia,
sentimenduak garbi usten,
hasiko da betiko agurtzen.
Nire burua galdu dut,
orain zugan dut zirrara,
bizitza berri bat sortu nahiean
behingoz bakardadetik ihes egin
eta zure bila joango naiz.
Sentimendurik gabeko mundu honetan
ez naiz ezer zu gabe.
Sakon hausnarturiko esaldiak,
malkotan geraturiko begiak.
irakurtzea soilik gogorra bada,
nola izango ote da hori sentitzea?
Hitz gabe, arnas gabe, eskuak dardarti,
amets gaizto batean murgildu nahirik,
lasaitasunez hartu beharreko erabakia
segundu gutxitan bukatu daitekeena.
Itsututa baldin banago esna nazazu,
nire alboan behar zaitut,
maitatu nahi zaitut,
orain, bihar eta etsi.
Ezinezkoa baldin bada ere,
ez al dira ametsak
errealitatearen islada?
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario