- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
pianoaren hotsak:
jarrai ezazu dantzan zuk eta
hitz egingo dizu nire bihotzak
Argia mehe dago,
barrena nik meheago:
Gisellen pare nabilen arren,
begi bietatik negarrez nago.
Hau da hau adurra
baneukan nik beldurra
eguna itzal bihurtu ohi da:
elkarri eman behar guk agurra.
Piano doinutan
zeinen maite zaitudan!
Gaur artekoa aldi joana,
gaurgero soilik zauzkadet gomutan.
Agur eta adio,
badizut amodio.
Soinu ta dantza, astirik bada
argiak itzal daitezen artio.
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario