- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Balorerikan ez nuen eta orain ari naiz zu ahantziz
Denbora askoan zor nizuna paperean jardun naiz itsatsiz
Barkamenikan ez dut espero nahiz eta zuri erruki
Ekaitz guztiak agertu ziren, gure maitasun erdian
Lo goxo haiek, amets politak eta bion bakardadea
apurtu zituen goiz zabal batek, artean ipini zenenean
Maitasunaren izenean, haize arrotzak bahitu ninduenean
Negar malkoak irtetzen zaizkit zutaz gogoratzerakoan,
amodioari uko egitea ez da lege kontrakoa
Hori izan zen gure usaina hori gure gorrotoa
Izar guztiak begira daude ezin sinistuz gertatutakoa
Nork egin zigun hainbeste kalte, zeinek baimendu zuen hura?
Bion artean zegoen dena, orain hutsa geratu da
Nork esan zion maitasunari, lekurik ez zuela orduan
Orain berandu irudi duena, lehen ez zuen ardura.
Zure bila pasatu ditut, egunak eta arratsak
iluntasunak gordetzen ditu, garai gazi-garratzak
Bakardadeak lagunak ditu, pattar ardo beltz minkatzak
Nire sufrimendu guztia, gutun honetan datza.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario