Iluntzetik argitzeraino,
Loreak udan ihintza baino
Zu zaitut ene beharrago?
Beti zure egarriak nago.
Nik zu zaitut gaueko ihintza:
Zurekin ase ahal banintza!
Haizeak ta hontzak lehiotan
Hasten direnean uluka,
Egiarik ezin dizut uka:
Jartzen naizenero lotan
Ametsa dut zure besotan.
Alba denean gauaren gain,
Mila hots dira jaikitzen,
Auzoek begiak irekitzen;
Nik, baina, lehorrak bi ezpain,
Gaua berriz noiz helduko zain.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario