- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
txingarretan berotuz zure kale-salda
Bizkarrera ezarri zaldiari txalma
eta lauoinka zoaz ibar eta malda.
Asko mintzatu dira zure mendebaldez,
pistolero gaizto ta bide-lapur taldez.
Bakarti zara baina, moldez edo aldez,
beti ere bidean maitearen galdez.
Zuria sombreroa,
katea gorria,
zu zaitut larrosaren
atzeneko orria.
Soinean hautsa eta kopeta izerdi,
saloiaren sarreran bi ate alderdi,
ke arteko jokoan dozena bat ordi,
pianoan dama bat, zuretzat gaitzerdi!
Mutil galanta zara kapelu ta guzti;
lehendabizi zintzurra wiskiz ondo busti,
damari gustoz entzun zazpi bat abesti
eta kapelu gabe joan zara ezti:
Sombrero azpikoa jiratu denean
mundua isildu da zure aldamenean;
berriz ekin diozu modu zuzenean
barrenak emandako hitzik onenean
Zuria sombreroa,
katea gorria,
zu zaitut larrosaren
atzeneko orria.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario