- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
lekua hartzea gustatzen zait,
eta zure gorputzaren eskueran
kokatzea enearen azalera.
Bizkarra emanda gelditzen ba naiz,
atzetik besarkatzen nauzu
ta oso ttikia asmatzen naiz han,
zure beroaren hutsunean.
Eta maitatua sentitzen naiz
loak hartzen zaitunean,
zaitudanean.
Zure eskuek, adimenak haientzat
kalkulatu jarreretatik aske,
adieraren ahalmena biziberriturik,
maite nauzula esaten didatelako.
Zuk gogor usteko gizon koskor
egin duzu zure burua,
baina azala da gorputzaren egia,
gauero larrua eskeintzen didana.
Eta maitatua sentitzen naiz
loak hartzen zaitunean,
zaitudanean.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario