- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Gauerditan, ilhunean,
Mundua egin zan mutu
Zuten izarrek kantatu,
Biok etzan ginenean.
Oianone! Oianone!
Gau hunetan zaitut ene
Larru legun eta zuri,
Bulhar samur, sabel guri,
Nire neska Oianone.
Ezti bakhanez bethea
Zure matxantto maitea
Urtzen zan ene ahora,
Zabalik lore antzora
Eta gozokiz bethea.
Zure baratzeko borthan
Arrotz batek jo du. Bertan
Sarbidea emaiozu
Zama bat baithakar pisu,
Ez dezazula utz borthan!
Gauko oihanetan lasterka
Zure gainean zaldizka,
Behor zalhu eta bizkor,
Gau-bideetan gaindi, mozkor
Banaramazu lasteraka.
Ezpain likhits, esku lizun,
Atseginetan jakitsun,
Bulharretik belhaunera
Haragi biok ikhara,
Jauzten zaitut, neska lizun!
Gora izan hadi, Suge,
Hi haizenik ene Rege,
Hi haizenik ene Jainko
Gau huntan eta bethiko,
Urrhe-buztanezko Suge!
Hathorkit berriz laztanik;
Janhari gozo badut nik
Ene baratzean are
Ezti gehiagorik Hire,
Bil ezak berriz laztanik>.
Suge laztana nekathu
Zan, ordea loak hartu
Ezti-loreetan etzanda
Atseden hartzen ari da,
Gaixoa baita nekhatu.
Ene maitea, moxu bat
Has dezantzat bertze hainbat!
Sugea baitatza lotan
Indarren bihurtzekotan
Oi! emaiozu moxu bat..
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario