- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
haize kiribilduaren freskura,
marrua, urrunean
galtzen den
musika bat bezala,
bere gainean
munduak pisua nola galtzen zuen
sentitzea,
beroa hankartean estuturik
besoak zerura jasotzea.
Hemezortzi urte kunplitzean
motoa eskatu
exigitu zuen.
Zaldi bat ekarri zioten.
Orain zoriontsu
zaldi gainean doa eskolara.
Ez bait zaio karburantearen pultsoa
batere interesatzen.
Ez du istripu estadistiketan
parte hartzen
eta musu ematen dio musu
gauero
larunbatetan ezik.
Larunbat gauetan
horditurik etxeratzean
zaldia jipoitzen du
jo eta jo
neskatxek, ai neskatxek
bere usaina duela
esaten diotelako.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario