- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Otsoek hainbat ulubi
Herri bakarra bagara ere
Ikusten dodaz mundu bi
Estartan azagarie
Gitxi lez bitxo argie
Batzuentzako guzurre dana
Besteentzako egie
Saguek ona ta ara
Hustu dauskue ganbara
Lapur handiek kalean dabiz
Ta txikiek kartzelan
Bele baltzak zozoari
Sarri jabilko kantari
Noz arte egon beharko dogu
Tiraka hil kanpaiari
Mendien kukuak kuku
Ta oilarrak kukurruku
Berba ein behar dogun unean
Zergatik gagoz gu mutu?
Mirue dau pikondoan
Ta katue sutondoan
Urrin dauena noiz egongo da
Maite dauenan alboan
Animalien artean
Bizi gura dot bakean
Inoren menpe egongo ez dan
Aberri aske batean
Hodei artean marmarrak
urrun joakuz antzarrak
eurek eroan dagiezala
gure pena ta negarrak
kalean orbela erortzen, erortzen
betazpian bentanarean
haizeak ateak zirikatzen
eta orbela jausten, jausten
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario