- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
gorputz bat likido batean
murgiltzerakoan, kanporatzen zen bolumena
gorputzaren berdina dela.
Baina euskaldunak badakigu
tronpatu egin zela grekoa.
Birriketan beti, bada zerbait
eta horregatik pott egiten dugu examinetan.
Zientzia eta euskaldunok
Newtonek aspaldian asmatu zuen
sagarrak lurra duela helburu
kasernetako eskaleretan
grabitate gabeko gorpuak garenetan.
Zientzia eta euskaldunok
Galileok esan zuen aspaldi,
borreroen tortxa begietan
eguzkiak egiten diola
itzulia munduari.
Eta euskaldunok, horixe bera
errepikatzen dugu behin eta berriz
bost egunetan zehar eginez, hori bai,
zientzia aplikatuen
laborategi diren komisaldegitan.
Zientzia eta euskaldunok
Einstenek sortu zuen
erlabittitatearen teoria
inork ulertzen ez duen formula
enigmatiko baten bidez adierazten dena.
Euskaldunok, noski
bat egiten dugu berarekin,
galdera egiten duenaren arabera
aldatzen baita gure jatorria.
Zientzia eta euskaldunok
Zientzia eta euskaldunok.
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario