- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Gaurkoa baino ilunagoa, izan ez dedin biharra
Eskubideak defendatzeko, itxialdiaren garra
Pena da baina hau da aukeran, dagoen bide bakarra
Sufrimenduak kendu nahi eta, sufrituz kendu beharra.
Negu Gorriak, geurea dek garaipena
Negu Gorriak, geurea dek garaipena bai
Burnizko ate erraldoi horrek, muga dela ematen du
Baina kolpatuz eta kolpatuz, hortzak dizkiote kendu
Ernaietatik eztarri batek, deihadar bat botatzen du
airean joan eta atean, kolpe bortitz bat jotzen du
Bihotz barneko suak orduan, burni hotza hurtutzen du.
Negu Gorriak, geurea dek garaipena
Esan Ozenki!
Negu Gorriak, geurea dek garaipena bai
Barruan bero baldin badago, kanpoan ere epela
Sentimenduak berdinak dira, konturatu ditezela
Neguko martxan elkartasuna, ikus liteke horrela
erditzen ari den ume batek, lor dezakeen bezela
kanpoa eta barrua biak, batean biltzen direla.
Negu Gorriak, geurea dek garaipena
Negu Gorriak, geurea dek garaipena bai
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario