- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
trena iristen denean
zure berri jasotzeko larri nabil
orain arte zeharo galdurik
gaua eta eguna bat egin dira
zure arrastoren bat bilatu asmoz
hainbat gauza kontatzeko
zenbat irribarre bota barik
zure berotasun ta arnasa urrunduek
noraezerantza naramate
gaua eta eguna bat egin dira
denborak ez du gelditzerik
arintzen doa
gaua eta eguna bat egin dira
zure arrastoren bat bilatu asmoz
ez dut erantzun garbirik
bidean aurkituko zaitudan
nire bihotzak belarrira erraten dit
laister arte ene maitea
denok doinu bilakatuko garala
kanta eder bat konposatuz
mundua aldatuz
abiadura handiko
trena iristen denean
zure berotasun ta arnasa urrunduek
amaren altzora naramate
gaua eta eguna bat egin dira
zure arrastoren bat bilatu asmoz
ametsetan kale ertzetan
Musikazblai Euskera
juantxomdq87 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario