- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
urte hartan gertatu zen
Oihanak bere altzo anarturik,
lehen irriño eskaini zizun,
bere isiltasunaren doinua
hain bizia,hain barea
Zoaz orain izarren bila,oba
Nik zure loa zainduko dut
Almendrako begiek
zure jatorria salatzen dute
zeru bera da hemen aterbea
ilargi bera zuri begira
kulunkatzen zaituen esku hau
Bidelagun izango duzu
zoaz orain izarren bila,oba
Nik zure loa zainduko dut
xume-xume isurian doan
errekatxoaren antzera
bizitza bere hartan biziaz,
arnas berriaren pirritan
gauak zure taupadak maite ditu
antzinako herri baten lurrina
zoaz orain izarren bila,oba
nik zure loa zainduko dut.
Musikazblai Euskera
juantxomdq87 








Trabajando...
Escribe tu comentario