- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
egunak izotza dira
beti inora begira
ezer ikusten ote den
begirada zulatua
so hotz gauez herdoildua...
zergatik dago zerua
beti grisez tindatua
... ta beti grisez..
barrua ere grisa da
grisa, hitsa eta hotza
hemen beti da arrotza
bizidunen begirada
burnizko ate gris batek
berunezko mila katek
naukate hemen loturik
hilotz-bizi bihurturik
giltza hotsa zerrailetan
zurrumurrua zeldetan
aske dabil amorrua
gaur nork ote du errua?
nere "izuen erlojua"
berriz ere martxan dantzut
erortzen entzun ditzaket
ta erortzen entzuten ditut...
...orratzak, urratsak /
hurrunera bailiren
ta ez dakit zergaitik den! den!
...orratzak, arratsak...
joan doa denbora
nonbaiten egongo da! da! ta zeru grisa kanpoan
altzairuzko teloi gisa / ta kanpoan zeru grisa
berriro ere gaurkoan // barruan zelda hotzean
beste egun bat da igaro / bere burua hil duen
beste egun bat gehiago. // itxi nahi ditut begiak
ta ametsetan babestu, /ta ametsetan amestu
busti nauela euriak.
busti nauela haizeak
busti nauela eguzkiak
jadanik egun guztiak
ez direla hain luzeak.
amestu nahi dut ametsa,
ez izan, ez bizi, ez pentsa...
giltza hotsa zerrailetan
zurrumurrua zeldetan.
nere "minen erlojua"
berriz ere martxan dantzut.
erortzen entzun ditzaket
ta erortzen entzuten ditut...
...orratzak, urratsak
hurrunera bailiren
ta ez dakit zergaitik den! den!
...orratzak, arratsak...
joan doan denbora
nonbaiten egongo da! da!
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario