- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
agertuko ziren aurpegiak irudikatzen.
Baina zu ez zinan agertzen inondik,
begiak zuzen aurrerantz zituztela zeuden.
Bidea buruz zekiten orratzak
zorabiatu egiten ziran, nekaturik, buelta bakoitzean.
Nork asmatuko zuen zenbatetan
agurtu nuen hodei berbera
jesarrita leihotik begira.
Kristalaren hotza nire sudur puntan,
bista lurrintzen zidan baporearekin jolasten.
Elur lumen jausia behatzen,
beheko espaloi grisaren kolorea nola aldatzen zuen.
Bidea buruz zekiten orratzak
zorabiatu egiten ziran nekaturik
buelta bakoitzean.
Nork asmatuko zuen zenbatetan agurtu nuen hodei berbera
jesarrita leihotik begira,
itxoiten, leihotik begira.
Musikazblai Euskera
Irantzu12 








Trabajando...
Escribe tu comentario