- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Leizean bizi nintzen,
Zulo hartan, egin kontu,
Premia latzak bazeuden.
Hotzak ikaragarriak
Goian behean izotzak,
Elurrez xuriak zeuden
Mendi baso urdinak.
Sua ezinbestekoa,
Bero beharra izan arren,
Hori dena baino gehiago
Zu zindudan bilatzen.
- Zer esaten duk hik orain?
Zuhurtzia non daukak?
Eroaren itxura dik
Horrela mintzo denak.
- Zuhurtzia ez dut galdu
On-gizona naiz
Eta ez naiz ero, ez naiz ero,
Ez naiz ero.
Hogeigarren mende honetan
Nabil askozaz hobe,
Nicanor Parra irakurtzen
Kezka batere gabe.
Gauza ikaragarriak
Omen dira jasotzen,
Tamalez ez dut astirik
Oker dena zuzentzen.
Zeru bat, paradisu bi,
Hiru edo lau eden,
Hori dena baino gehiago
Zu zindudan bilatzen.
- Zer esaten duk hik orain?
Zuhurtzia non daukak?...
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario