- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
bere lilurak sortu du
nere begirada galdua,
argitasuna barreneraino sartuz.
Hala ere,
denborak erakutsi dit
baduela alde ilun bat
pozoinez eta minez egina.
Bapatean,
malkoak irristatzean,
iparra berreskuratzean,
damu naiz zuri so egin izanaz.
Ez dute gehiago zure izpiek
nire begietan zauririk egingo.
Ez dute gehiago zure distirek
Nire begietan malkorik isuriko.
Erraietan samina,
erraietan oroitzapenak.
Denboraren ibaiak
eramango ditu guztiak
Ez naiz berriz
zulo berean sartuko.
Zure magalean ez da
nire ezpainen irririk ikusiko.
Itzalean,
hotz egiten duenean,
lehen amodioa zena
gorroto bilakatzea ari da.
Egun baten
zure argia joango da,
oroimeneko putzura
mendien atzean ezkutatuz.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario