- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
kiskaltzear dauka hondar lehorra,
begi estalien malkoak dira
ur-tanta bakarrak.
Desertuko gaua zuen babesa,
goiza berriz ikara.
Eremu antzu ta amaigabea
utzi du lehorte hondatzaileak
ta hondarrak irentsi ditu antza
zure eskubideak.
Ilargia duzu itxaropena,
eguzkia galera
Biziak baliorik ez du jada hemen.
Esklabu jaio haiz ta esklabu hilko haute.
Ama gaisoak erditu berri du
bere hiltzailea izango dena.
Maitasun osoz hezitzen ari da
bere borrerua.
Ez da itxaropenik,
ez da bizirik,
basamortu honetan.
Ezleial orok beraien larruaz
ordaiduko du bere pekatua.
Emakume izate hutsagatik
zara zigortua.
Infernu honetan jaio izatea
zure erru bakarra.
Biziak baliorik ....
Musikazblai Euskera
juantxomdq87 








Trabajando...
Escribe tu comentario