- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
zer dio jainkoak?
Ba ote da halakorik?
galdetzen naiz behin da berriz.
Sinestea erabakia
neurea eta ez zeurea
ez dudala nahi, gezur bat
gezurrik ez dut nahi!
Heriotzak, eraginak,
hipokresia azalekoa
hitzek baimenduaz joan daitezela
ekintzak, garbiak.
Zein zintzoak, zein gaiztoak
bereiztean al dago jakinduria?
jakinduria...
aldaketa bat, utopia hutsa
amestea, zein den gaitza,
mundu honetako zain kixkaliak
guztiaren iparreko ardatz.
Nahigabea telebistaz
igaro da minutua
eguraldia da berriro,
hodei grisak noraezean
eta zer egin ardurarik,
ba ote den norberagan?
Galdetzen naiz behin da berriz...
ez dudala nahi gezurrik!
gezur bat ez dut nahi!
Erreala eta irreala
begiak zabalik bizi bazara
badaukazu zure egia,
ignorantzia da zoriona.
Ez dut nahi, eta ez dut nahi
joko honetan parte hartu,
zer egin ez bazitzaidan galdetu
nolakoa behar nuen mundua zapaldu,
nolakoa behar nuen mundua arnastu.
Orain, gezurrik ez dizut erantzungo,
inoren gainetik ez nago;
askeak sentitu, bizitzak berdindu,
nire nahietan, guztion mesedetan
beste ezerez ez dut nahi!
Musikazblai Euskera
tonikasueps
kobaiashi 








Trabajando...
Escribe tu comentario