- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
beste askoren antzera
doinu alaiak zabalduz
gabiltz gutxi gorabehera
apustu baten sartuak
nonbait lehengo era zaharrera
muturjoka ibilita
ezin da segi aurrera.
Nahiz txikitatikan ekin
zahartuko gera berdin
trikiti hotsa jo baina
denok dakigun malezin
goizean goiz jeiki eta
itzultzen gara gauerdin
umore ona dugu baina
irrifarra sortu ezin.
Gazteak datoz atzetik
ta zaharrak gure aurretik
baina galduta gabiltza
bakoitza bere bidetik
lehiaketak egunero
dauzkagu aldamenetik
hau erakutsi digute
jaio ginan egunetik.
Taberna, kale ta plazan
sartzen gara nonahi saltsan
gure ondoan edonor
alaitzeko esperantzan
baina giroa ote dan
aldatu nago zalantzan
juergarako sortu gera
ta hasi zaitezke dantzan.
Musikazblai Euskera
julengalda 








Trabajando...
Escribe tu comentario