- Letras
- Traducción
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Español
eta ate bakoitzaren atzean gune berri bat aurkitzen dut
eta gune berri bakoitzean sendatzen naiz
hatzaparkadak bereganatzen
sendatu eta gero ate berriak begiratzen ditut
eta haien kontra jotzen dut ataskatuta ez sentitzeko
irauten duten ateak ukondokadaz irekitzen ditut
eta nahiz eta batzutan mina sentitu gutxienez aurrera noa
bizitzaren ateak belaunikadaz irekitzen ditut
eta ate bakoitzaren atzean gune berri bat aurkitzen dut
eta gune berri bakoitzean ate berriak aurkitzen ditut
eta haien artean asko eskuz irekitzen direla badakit
bizitzaren ateak burukadaz irekitzen ditut
eta ate bakoitza eta gero jarraitzen dut beti
burukadaz, ukondokadaz, belaunikadaz, ukabilkadaz
nahiz eta batzutan mina sentitu jarraitzen saia zaitez
ate bat irekitzen ez bada ixten ez den bat egongo da
aurrera jarraitu, zure bidea aukeratzen saiatu
ate bakoitza eta gero sorpresa bat edo agian zauri bat
gune berri bat bilatu zure bizitzarekin jarraitzeko
burukadaz, belaunikadaz, mila moduz irekitzen ditut ate horiek
haien kontra jotzen dut aurrera segitzeko
eta zauri bakoitzarekin biziaz ikasten dut
eta ateak zabaltzen jarraitzen dut, pixka bat erneago
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario