- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
tximutxa gitarra jotzen,
arkakosua berriz tangoa
zorriarekin dantzatzen,
euli-mandoa eztarriarekin
kantza politak kantatzen,
eta eulitxo sudur luze bat
haientzat dirua biltzen.
Plaza zahar baten erdian zuten
beren funtzioa egin,
zortzietan hasirikan beren
sinfonia ederrarekin.
Han jo zituzten lau obertura
introduzioarekin,
kontentu samar jendea laja
zuten kontzertuarekin.
Funtzioa dirijitu zuen
tximutxak ederki samar,
batuta zilarrezko batekin,
sentimentuz eta azkar.
Pianoetan ere hatzaparra
ez zuen bada hain zakar.
Hura adinako direktoreak
Parisen ez dira hamar.
Kontzertua bukatu zanean
hasi ziran plaza erdian
Dantza Erreala ateratzen
danak umore haundian.
Arkakusua zuten kapitain
infernukoen jantzian,
barreretan jende dana farrez
zegoen ia erorian.
Euli-mandoa hasi zan gero
zorriarekin dantzari,
estropozo egin eta biak
ziran lohitara erori.
Arkakosuak salto eginda
heldu zion bi jaunari,
komeriante jantzian agertu
ziran hirurak igeri.
Eulitxoa kaballeroari
dirua eskatzen hasi zan
eta uste baino gutxiago
bere poltsan ageri zan.
Zorria berriz kaskañetekin
plazaren erdian dantzan,
haren ariñ-ariñak ikusten
jende nahikoa bazan.
Tximutxak jo zuen eulitxo
begi ondoan ezkerrez,
diru gutxi bildu zuelako
eta utzi zuen negarrez.
Zorria berriz aulki gainetik
hasi zan burlaka farrez,
hango okasioa banatzen
ez zegoen biziro errez.
Alkarturikan joan ziran danak
herri hartatik bestera,
beren instrumentu guztiekin
kontzertuak ematera,
hango jendea, triste zegoena,
arras konsolatutzera,
eta beren buruentzat, jateko,
dirua irabaztera.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario