- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
asmakilo, kiloka.
Ezin dela! Ahal dela!
Asmakilo, kiloka.
Sua da denetan lehena,
bero eta argi emailea.
Hasieran jaikotzat hartu,
gero sukaldeetan sartu.
Eskerrik asko, su jauna!
Bueltaka etorri kurpila,
errota eta gurdian.
Batetik bestera eraman,
eho arto eta gariak.
Mila esker, kurpil andrea!
Liburuak aspaldi lehen
gorde eta izkutuan ziren.
Gutxi batzuren ohore,
jakinduria hainbat lore.
Eskerrik anitz, Gutenberg!
Ibiltzeko handikan hona
trena zen era guztiz ona.
Aurrerantzean autoa,
hegazkina ere azkar doa.
Espaziountziak gora!
Aspaldiko gauen iluna,
denak beldurgarri itunak!
Bonbilak ekarri zion
lurrari
mila zorion.
Eskerrak, Mister Edison!
Txalaparta garai batean,
telefonoa gaur egunean.
Txutxumutxuka aritzeko,
berri on eta txarrentzako.
Eskerrak Bell jaunari!
Ukitu eta ezer ez,
haizea hutsaren hutsez.
Irrati eta telebista,
uhin hertzianoak jarrita.
Aleman batek, Herr Hertz.
Garai bateko esku-lanak,
atzean utzi mekanikak.
Transistoreak korrika,
iritsi da robotika.
Bapo elektronika!
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario