- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
inbidia zion,
eta pentsamendu bat
burura citación:
lehoi larruz jantzirik
mendira zen irten.
Han sortu zuen festa
ikustekoa zen.
Otsoak, basurdeak,
hartzak, azeriak,
astoaren ihesi
zebiltzan guztiak.
Horra non artzain batek
bere etxolatik
zein den ezagutzen duen
belarri ertzetik.
Hartzen du makila bat,
badihoakio,
kolpeka berehala
erasotzen dio.
Hasitzen da astoa
minez arrantzaka,
han doaz abereak
hargana presaka.
Ikusi zutenean
lurrean astoa,
arras elbarriturik
makilaz gaixoa,
eztanda egin nahirik
omen ziren hasi,
ikusirikan norenz
zebiltzan ihesi.
Zenbat asto ez dira
munduan ikusten,
lehoiaren papera
dutenak egiten,
eta, kentzen bazaie
larrua gainetik,
gelditzen dira denak
arras lotsaturik!
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario