- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Mirri izerditan plost.
Bost, lau, hiru, bi ta bat,
Txiribiton parrat!
Elastikoa jantzi
kirola egiteko,
besoak gora, salta tartean,
astindu hankak, egur batean
egin aurrera, ez etsi,
jo ta fuego!
Aerobic edo footing
ona dela baina
bakoitzarentzat badugu plana,
astakeriarik ez egin,
hartu tamaina!
Bihotzaren taupada
aditu arretaz.
Trostan dunbaka motor txikia,
erlojuaren tik-tak bizia.
Egingo digu eztanda,
kontu izan, beraz!
Arnasa bero bero,
pot eginda gaude.
Gorputz osoa minberatuta,
denok lur jota eta lehertuta.
Asko nekatuz gero,
etzanda hobe!
Últimos comentarios
Escribe tu comentario