- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
puska bat mokoan
haren jateko zegoen
haitz baten kaskoan.
Azeri, ihizian,
han gaindi baitzohan.
usainka eta beha
trikatzen zaio han.
Egun on musde bele;
zer jaun ederra zu!
Zure luma dirdiraz
liluratzen nauzu.
Kantari eder baten
fama ere duzu.
Nahi zintuzket entzu:
otoi kantza ezazu.
Belea lorietan
hasten da kantatzen,
zehe bat duelarik
mokoa zabaltzen:
behe zitzia zaio
lurrerat erortzen.
Azeria hain zuzen
altxatzeko han zen.
Azeriak: Mila esker
dio beleari:
"Ez gaitela, to, fida
lausenkariari,
eta ez ere gure
eder usteari.
Jaki hau daiat hartzen
hitz on horren sari".
Musikazblai Euskera
Apontsa 








Trabajando...
Escribe tu comentario