- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
ez footing ta ez rafting,
libertitzekotan,
erosketak egin.
Gurasoekin batera
supermerkatura noa.
Larunbat arratsaldetan
hau da beraien feudoa!
Hau erosi ta
hori eskatu.
Gustura beteko dugu
erosketa gurditxoa.
Aita, ama, titi, kaka
zizakatzen hasi ondoren
hori nahi dut! Hori nahi dut!
Besterik ez dut esaten.
Hau erosi ta
hori eskatu.
Zertxobait erosi arte
ez dut hartzen atseden.
Haragi eta xaboia,
gantzontzilo edo fruta,
zein pozik ibiltzen garen
gurditxoa kargatuta.
Hau erosi ta
hori eskatu.
Dena eros dezagun
merkealdia dugu ta.
Zapatila, bideojoko,
elastiko edo abarka,
nahi dizuena ordaindu
baina izan dezala marka.
Hau erosi ta
hori eskatu.
Horrela bihurtuko naiz
lagunen lider aparta.
Den-dena hartu dugu ta
hara hor kaxa libre bat!
Aitak: “Nik dirurik ez dut”.
Ta amak: “Kartera non daukat?”.
Hau erosi ta
hori eskatu.
Akabo nere ametsak,
denak puskatuta.
Nire artean, etxean:
Baina hau ez da normala!
Erosketing delakoa
ez al da ohitura petrala?
Hau erosi ta
hori eskatu.
Gauza asko erosita ere,
zoriontasun hutsala.
Erosketing, erosketing,
guri kaso egin:
liberti zaitezte
adiskideekin.
Musikazblai Euskera
Apontsa 








Trabajando...
Escribe tu comentario